Salgai jarri dituzte Euskararen 10. Maratoialdiko kamisetak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ira. 14a, 16:18

Euskara plazara itzuliko da urriaren 22an, Euskararen 10. Maratoialdia hasten denean. Egitasmoaren antolatzaileek, Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak, kamisetak jarri dituzte salgai, haurrentzat zein helduentzat.

Ttakun KEren bulegoan eros ditzakezue kamisetak (Geltoki kalea 4, behera), 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara. Haurren kolore arroseko jantziek 10 euro balio dute, eta helduen beltzek, 13. Talla ugariren artean aukeratu ahalko dute erosleek, eta eskaerak sarean egin ere bai, esteka honetan. 

Anima zaitez! Sentitu, prestatu...eta ekin! Eta kamiseta dotore-dotorea jantzi!