Martxoaren 17rako greba orokorra deitu du euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, Etxalde, Hiru eta Steilas) 'Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko!' lelopean.
Hilaren 17ko greba orokorrari buruz hitz egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria mar 12, 08:00 Gizartea

Bost egun besterik ez dira falta lantokiak hustu eta kaleak betetzeko: 1.500 euroko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ezartzea eta gai horri buruz Euskal Herrian erabakitzea aldarrikatuko du euskal gehiengo sindikalak eta baita lanuztera atxikiko diren beharginek ere. Ekintza horren zergatiak eta helburuak jorratzeko hitzaldia antolatu du gaur Borobilean Elkarteak, Oriarte Landaberri institutuan, 19:00etan. Ordubete geroago deialdia babesteko talde argazkia aterako dute.