Martxoaren 17ko greba prestatzeko bigarren bilera irekia egingo dute gaur

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 5a

Kartelak itsatsi dituzte egunotan, herrian zehar. Argazkia: Lasarte-Oriako greba komitea.

Bi aste baino gutxiago falta dira greba orokorra egin eta Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata 1.500 eurokoa izatea eta gaiari buruz hemen erabakitzea aldarrikatzeko, beste eskakizun eta aldarri ugariren artean. Herri askotan bezala, Lasarte-Orian ere eratu dute komitea eta egun hori antolatzeko bigarren asanblada irekia egingo dute gaur Antonio Mercero aretoan, 18:30ean. Lasarteoriatar oro animatu dute parte hartzera.