Pikete informatiboekin eta errepideak moztearekin ekin diote greba egunari

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 17a

Michelin lantegi alboko errepidea moztu dute goizean goiz. Argazkia: Lasarte-Oriako greba batzordea.

Egunak argitu ez duenean ekin dio gaurko prestatutako egitarauari Lasarte-Oriako greba batzordeak eta pikete informatiboak aurrera eraman ditu udalerriko zenbait eremutan, esate baterako, Michelin lantegiaren atarian. Bertatik igarotzen den errepidea ere moztu dute tarte batez 

Kale bira egin ostean 10:30eko trena hartuko dute Donostiako manifestaziora joan eta Anoetatik abiatuko den zutabearekin bat egiteko. Herrira itzultzean, bazkari prekarioa egingo dute 14:30ean Xirimiri elkartean, eta 19:00etan, manifestazioa. Usurbilgo greba batzordekoek ere parte hartuko dute azken mobilizazio ekintza horretan.

N-1 errepidea moztu dute eskualdeko hainbat gunetan, 1.500 euroko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ezartzea aldarrikatzeko. Argazkia: Lasarte-Oriako greba batzordea.