TXINTXARRI aldizkaria, greba orokorrarekin bat

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 17a

Greba orokorrera deitu dute gaur ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxaide sindikatuek Hego Euskal Herrian, 1.500 euro gordineko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata ezartzea eta gai horri buruz Madrilen ez, hemen erabakitzea aldarrikatzeko. Deialdiarekin bat egin du TXINTXARRI-ko erredakzioak eta gaur lanuztearekin zerikusia dutenei buruz soilik berri emango du atari digitalean. Horretan ariko den kazetariak atzo egin zuen greba.