Kale bira eta Donostiako manifestazioko argazki batzuk

Txintxarri Aldizkaria 2026ko martxoaren 17a

105.000 lagun inguru elkartu dira Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako manifestazioetan. Azken horrekin bat egin dute ehunka lasarteoriatarrek eta Anoetako zutabearekin bat egin dute Pio XIIra joateko gero. Lasarte-Oriako greba batzordekoek kale bira egin dute Urbil merkatalgunera ailegatu arte.