'Piztu! Sugarra gu gara' lelopean aurrera eraman dugu XI. Euskararen Maratoia, ospakizun ekitaldia baino askoz gehiago izan dena: euskararen sutondoan elkartu eta hizkuntza hori lau haizetara zabalduta komunitatea areagotu, saretu eta trinkotzeko ariketa erraldoia gauzatu dugu 40 orduz. Asteburu horretan bildutako guztia duzue eskura atal berezi honetan.