Euskararen Maratoiak ez du etenik izan igande arratsaldean

Txintxarri Aldizkaria

Bertsoak, musika, dantza, aitortza, jaia... denetarik izan da XI. Euskararen Maratoiko igande arratsaldean

Bertso saio bereziak eman dio arratsaldeari hasiera. Earra Bertso eskolako gazteek eta zortzikoteak egin dute bertsotan. Hizki batekin hasten zen hitzak asmatu eta oin bezala erabili, galdera erantzun edo bi oinekin lan egin behar izan dute guztiek eta kopla ederrak egin dituzte guztiek.

Oiantxe in deu! txarangako kideek kalean ez ezik, oholtzan ere trebeak direla erakutsi dute eta sei abestien bidez kantuan eta dantzan jarri dute karpa. Hala nola, Zetak-en Itzulera  edo ETS-ren Aukera berriak.

Bizipozako lagunek hartu dute oholtza segidan. Aspanogi, Inurri, Naizen, Ostadar Inklusioa, Bizilagun, Kumme, Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria... erakundeak biltzen dituen lagunek euren lana erakutsi dute oholtza gainean. Dantza eta musika ere ez dira falta.

Landaberri ikastolako sortzaile eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxean euskararen alde borrokatu zuten gurasoei aitortza egin zaie. Belaunaldi horietako guraso, irakasle eta ikasleak batu dira oholtzan eta gaur egungo gazteen izenean zortzikoteko Malak-ek hitz egin du. Joseba Tapiaren laguntza izan dute eta haren ahotsak Palestian ekarri du gogora.

Dantzan jarri dute plazan Maider Oiartzabal eta Dabid Egizabalek. Plaza dantza eta musikoekin ederki moldaten direla erakutsi dute zortzikoteko kide zein herritarrek.

Azkenik Samba badago taldearen hiru doinuz gozatu hala izan dute ikusleek.

Asteburuan zehar grabatzen ari garen bideoak hemen ikus ditzakezue.