SORGIN JAIEK 25 URTE

Maskaradun akelarreak

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 22a

2020. eta 2021. urteetako Sorgin Jaiak, ordura artekoekin alderatuta, erabat desberdinak izan ziren, pandemiagatik. Edonola ere, unean uneko egoerara moldatu eta festa alternatiboak ospatu zituzten sorginek, maskarak jantzita. Kuadrillen jaitsiera, txupinazoa, kontzertuak, elkartasun bazkaria, euskal presoen aldeko manifestazioa eta orientazio jolasak izan ziren bi urte horietan aurrera eraman zituzten ekimenak. Horrez gain, Trumoi tabernako jabe ziren Mora eta Nagore Urdangarin omendu zituzten, sorpresaz.