SORGIN JAIEK 25 URTE

Akelarrea, herriaren bihotzera

Txintxarri 2026ko ekainaren 16a

Urtetako aldarria eta ametsa egia bilakatu zuten sorginek 2012an, txosna gunea nora eta herriaren bihotzera eraman zutenean; Okendo plazara, alegia. Orduko horretan egitaraua "udalaren oztoporik gabe" antolatu zutela nabarmendu zuten eta baita antolatzaileen taldean belaunaldi aldaketa egin zutela ere. 

Ordurako oso errotuak zeuden jarduerak (Oria ibaiko jaitsiera, bakailao txapelketa, kuadrillen jaitsiera, gazteen arteko olinpiadak, kontzertuak...) uztartu zituzten zenbait berrikuntzarekin. Esaterako, 2002ko Sorgin Jaietan bezala akelarre batekin itxi zituzten hamar urte geroagoko festa alternatiboak.