Ohi bezala, antolatzaileek sorpresa bat baino gehiago prestatu dute, zortzikoteko kideen laguntzarekin. Ekitaldia bukatu eta gero, luntx bat egingo dute Ttakunenea elkartean.
Abenduak 2 ditu gaur. Ostirala da, eta egun oso berezia, ez asteburuaren atari izateagatik soilik: gaur bukatuko da Euskararen 10. Maratoialdia, 42 eguneko bidea. Bukaera biribila emate aldera, amaiera ekitaldi bat antolatu dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun Kultur Elkarteak, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 19:00etan.
Ohi bezala, antolatzaileek sorpresa bat baino gehiago prestatu dute, zortzikoteko kideen laguntzarekin. Ekitaldia bukatu eta gero, luntx bat egingo dute Ttakunenea elkartean.