Hilaren 18an hasiko da hirugarren Euskaraldia, ostiralarekin. Egun hori iristeko gutxi falta da, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial hori martxan jarri aurretik herriz herri dabiltza antolatzaileak, gune ibiltari batekin, ekimenaren gaineko informazioa ematen herritarrei. Lasarte-Oriara etorriko dira gaur, 17:00etan, eta 20:00ak arte izango dira Okendo plazan.