Hizkuntza ohiturak aldatzeak nork bere aldetik ahalegintzea eskatzen du, eta esfortzu horretan lagundu nahi ditugu lasarteoriatarrak. Horretarako, hizkuntza asertibitatean entrenatzeko saio kolektiboak antolatu ditugu Antonio Mercero gunean: Bea Egizabal eta Intza Alkain izango dira gidariak, gure guru linguistiko gogokoenak. Umore handiz, konplexu eta aurreiritziak alde batera utzi eta herritarrak euskahalduntzeko aholkuak eskainiko dituzte ordubeteko saioetan.