Gozatu, prestatzen!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 28a, 13:38

Gaurko aldizkariarekin Prestatu fasearen kartela jaso duzue. Itsatsi etxeko leiho edo balkoiren batean!

Hizkuntza ohiturak aldatzeak nork bere aldetik ahalegintzea eskatzen du, eta esfortzu horretan lagundu nahi ditugu lasarteoriatarrak. Horretarako, hizkuntza asertibitatean entrenatzeko saio kolektiboak antolatu ditugu Antonio Mercero gunean: Bea Egizabal eta Intza Alkain izango dira gidariak, gure guru linguistiko gogokoenak. Umore handiz, konplexu eta aurreiritziak alde batera utzi eta herritarrak euskahalduntzeko aholkuak emango dituzte ordubeteko saioetan.

Hilaren 24tik azaroaren 17ra, hizkuntza asertibitatean entrenatuko gara kolektiboki, hizkuntza ohiturak aldatu eta konplexuak alde batera uzteko. Saioak Antonio Mercero gunean izango dira, azaroaren 7tik 10era (biak barne). 18:00etatik 19:00etara edo 19:00etatik 20:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dute asteleheneko lehen txanda, 18:00etatik 19:00etara artekoa, beteta dagoela. HEMEN eman dezakezu(e) izena, bakarka nahiz taldeka.

INFORMAZIO GEHIAGO