Goizeko zortziak aldera esnatu da Euskararen 10. Maratoia. Zortzikoteko kideak ez zeuden bakarrik gaupaseroak izan dira eurekin ordu aldaketa egiten. Txistulariek ere herriko kaleak Bien bitartean, karpan zeudenek Avenida tabernako salda gozo eta beroaz gozatu dute.
Diafreoa edo Ipar martxari buruz gehiago jakiteako aukera izan dute herritarrek. Diafreoko kideek hitzaldia eskaini dute lagunartean. Ipar martxako lagunek ikastaroa egin dute Torre parkearen eta Kale Nagusiaren artean.
Lasarte-Oriako Bizipoza taldea osatzen duten elkarteek euren jarduna erakusteko aukera izan dute Kale Nagusian jarri den azokan. Boccia edo gurpil aulkian eslaloma egiteko aukera ere izan da eta herritarrek Lesbosen aldeko erronkan ere parte hartu ahl izan dute oinez, korrika edo ipar martxa eginez.
Kukuka dantza eskolako txikien euskal dantza saioa izan da. LOZETeko erraldoi eta buruhandiak ere izan dira eta Xumelako kideen ahotsez lagunduta.
Zortzikoteko kideek masaje saio berezia izan dute herriko hainbat fisioteerapeutaren eskutik. Eta Hamar atzamar sinkroarekin dantzan jarri dute herria Ostadar Ipar martxako kideek.
Herri kirolak ere izan dira protagonista. Lehenik harrijasotzaileak izan dira eta ostean, Gazteluko sega eskolako kideek, Nerea Sanchez eta Elisa Alonso herritarrak zein Julen Gabirondo Euskadiko txapeldunak Askatasuna parkeko belardietan sega erakustaldi ederra egin dute.
Babarrun txapelketak ere izan du bere tartea. Hasiera batean bikote bakarra aurkeztu da, eta banaka lehiatzea erabaki dute. Boris Nogales eta Jon Antxordoki izan dira parte hartzaileak, eta, azkenean, bakar batek jantzi du txapela: Antxordokin. Nogalesek ere jaso du saria; Euskararen 10. Maratoialdiko amantala jantzi dio alabak.
Eguerdian, Xumela korua arduratu da 29. orduari hasiera emateaz, eta ez edonola; bideoklipa aurkeztu baitu taldeak. Duela hamasei urte elkartu ziren lehenengoz, eta gaurdaino elkarrekin kantuan jarraitzen dute.
Oholtzatik jaitsi aurretik, Intza Kirol Elkarteari abestu diote. 75 urte bete ditu aipatu elkarteak sortu zenetik, eta Zorionak Zuri abestu diote. Jon Pello Artetxe igo da agertokira elkartearen ordezkari gisa, eta esker hitzak zuzendu dizkie koruko kideei.
Aitortza horiek amaituta, Bizipozaren erronkari amaiera eman diote. Horien izenean Karmele Salsamendi (Kool Studioa) eta Uxue Bereziartua (Berexi) deitu ditu Joxemari Agirretxe zortzikoteko kideak taula gainera. Bizipozaren puzzleari azken pieza jarri, eta elkarte hori osatzen duten proiektu guztiak irudikatzeko josi duten koloretako oihala ekarri dute Okendora.
Kirolarien txanda izan da gero
Axier Arteaga pilotari gaztea agertu da bat-batean oholtzako pantaila handian, eta 365 egunez euskaraz aritzera gonbidatu ditu herrikideak. Bere atzetik etorri dira, Naia Zudaire, Ander Bardaji, Iraia Iparragirre, Naroa Furundarena, eta Aiora Belartieta. Banan bana euren kirol bizitzaren berri eman diete karpan bildutakoei. Maialen Chourrautek, Arteagak bezala ezin izan du Euskararen 10. Maratoialdian zuzenean egon, eta bideotxo batez egin du bere parte hartzea. Amaiera hunkigarri bezain ederra izan du kirolarien tarte horrek. Donostia Arraun Lagunak taldeko arraunlari Belartietak Kontxako Bandera ekarri baitu herrira, eta alde batera eta bestera astindu du.
30. ordura helduta, Oaintxe in deu txarangak herriko kaleetan barrena ibili da herritarrekin batera, bazkal ordura arte. Hiruak aldera gerturatu dira herritarrak berriz ere Okendora sabelak betetzeko prest; babarrun jan ederra egin dute.