GuruBuruek gidatuko dute Prestatu fasea, hilaren 24an hasi eta Euskaraldiaren bezperetan amaituko dena, azaroaren 17an. Gune bat jarri dute karpa nagusiaren alboan, jarraitzaileak bildu eta haiei irizpideak emateko, Gurutzaldian gal ez daitezen, Euskaraldira arte egin beharreko bidean. Prestatu fasean parte hartu nahi duten herritarrek bertan eman beharko dute izena.