LARUNBATA

Egun on laguna, iritsi da eguna!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urr. 22a, 07:00

Sei urteko itxaronaldi ezin luzeagoaren ondoren, iritsi da eguna: gaur hasiko da Euskararen 10. Maratoialdia. Jarduera ia guztiak Okendo plazako karpan egingo dituzte, eta inguruetan zenbait. Hauxe da egitaraua:

GOIZA
  • 08:00etan, "txupinazoa" udaletxe zaharreko arkupeetan.
  • 08:15ean, hasiera ekitaldia Okendo plazan.
  • 08:45ean, diana herriko kaleetan barrena.
  • 09:05ean, idazle eta irakurleen arteko gosari literarioa, Okendon.
  • 09:15ean, txokolate jana, Okendon.
  • 09:30ean, baserritar eta artisauen azokaren irekiera, oholtzan. Kale Nagusian jarriko dituzte postuak.
  • 10:00etan, GuruBuruen gunearen irekiera.
  • 10:20ean, Euskal Jaiak herriko ikastetxeekin batera, Okendon.
  • 12:30ean, buruhandi eta erraldoiak, erdigunean zehar.
  • 12:50ean, baserritar eta eskulangileei aitortza, Okendon.
  • 13:05ean, proba mistoa, Kale Nagusian.
  • 13:30ean, haurren bazkaria eta bazkaloste mundiala: tailerrak, zuhaitz landaketa, eta abar.
  • 14:30ean, bazkaria: euskal paella.
ARRATSALDEA
  • 14:45ean, antigeno proben sekretuak argitzen, Okendon.
  • 15:05ean, GuruBuruak, Okendon.
  • 15:25ean, euskaltegiak oholtzan, Okendon.
  • 16:20ean, Udal Musika Eskolaren emanaldia, Okendon.
  • 16:40ean, Gazte Klubekoen debatea, Okendon.
  • 17:05ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia, herriko zenbait eragilerekin batera. Okendoko oholtzan.
  • 18:15ean, haur jaioberriei ongietorria.
  • 19:05ean, zunbatoia, Okendon.
  • 19:35ean, Armin Agustin, Okendon.
  • 19:45ean, GuruBuruak, Okendon.
  • 20:15ean, (Min)Bizi desfilea, Okendon.
  • 20:45ean, Elektropottote txaranga kaleetan barrena, Okendotik hasita.
  • 21:30ean, afaria, Okendon.
GAUA
  • 22:15ean, Palbongoa ikuskizuna, gonbidatu sorpresa batekin. Okendon.
  • 00:05ean, Elektropottote elektrotxarangaren emanaldia, herrian barrena.
  • 00:50ean, Rukula taldearen kontzertua, Okendon.
  • 01:50ean, Inon baino alaiagoa izanen da emanaldia, Okendon.
  • 02:40ean, Louh taldearen kontzertua, Okendon.
  • 03:25ean, DJ Ixter eta DJ Fantasia, eta kuadrillen euskal karaokea. Okendon.
  • 05:00etan, itxiera.