Hauek dira oraindik eskura daitezkeen txartelak:
- Hilak 22, larunbata, HAURREN bazkaria: 5 euroren truke paella, edaria eta postrea. Helduek baino lehenago bazkalduko dute haurrek, 13:30ean hasita, ez biek batera.
- Hilak 23, igandea, bazkaria: 10 euroren truke babarrunak, edaria eta postrea.
Larunbateko helduen bazkariko eta afariko txartel guztiak saldu dituzte lehen egunean, eta igandeko afarikoak gaur amaitu dira. Maratoialdiaren antolatzaileek zehaztu dute Jalgi Kafe Antzokian ez dutela tiketik salduko azkenean, eta menu beganoetarako txartelak jada ezin direla eskuratu, epea amaitu delako.