Asteburuan zehar TXINTXARRI aldizkariarekin batera jaso duzun Sentitu fasearen kartela ez duzula oraindik etxean zintzilikatu? Anima zaitez afixa zure leihoetako nahiz balkoietako batean jartzera, eta argazki edo bideoren bat grabatzera! Maratoialdiaren antolatzaileek, udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak, irudi horiek sare sozialetara igotzera gonbidatu dituzte lasarteoriatarrak.