Hilaren 22an hasiko da Euskararen 10. Maratoialdia, Sentitu fasearekin. Asteburu horretan makina bat dantza eta koreografia egingo dituzte zortzikoteko kideek. Ordurako herritarrek pauso guztiak jakin ditzaten, entsegu herrikoi bat egin dute Okendo plazan. Hamar atzamar, Fruta yan, Gas gas, Ahoa Bizi, Belarriak Prest! eta beste zenbait dantzatu zituzten. Horren aurretik, promozio bideo batzuk grabatu zituzten, datozen egunetan Maratoialdiaren sare sozialetan ikusiko dituzuenak.