Gero eta gertuago dago Euskararen 10. Maratoialdia. Sentitu fasea (betiko Maratoia) hilaren 22an eta 23an izango da, eta, besteak beste, herritarrek aukera izango dute otorduak egin eta indarrak berreskuratzeko. Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak jakinarazi dute otordu beganoetarako txartelak salgai daudela, igandera arte. Ttakunen bulegoan (Geltoki kalea, 4) edo Jalgi kafe antzokian eros daitezke. Gainerako bazkari eta afarietarako tiketak aste honetan zehar erosi ahalko dira. Antolatzaileek hori zehaztu bezain laster jakinaraziko dute, aldizkari honen zein haien sare sozialen bidez.