2020 edizioan parte hartu zuten entitateak intranetean sartu eta datuak eguneratu besterik ez dute egin beharko. Link honetan egin dezakete hori: https://ariguneak.euskaraldia.eus/izen-ematea/ Datuak eguneratzeko moduaren azalpena duzue lotura horretan, pausoz-pauso azalduta.
Aurten entitateen datuak berresteaz gain, horien baitan sortu diren arigunetako kideek ere izena emateko aukera edukiko dute.
Herri mailan lan horiek egin ditutze dagoeneko zenbait entitatek, eta beste hainbat orain hasiko dira; Lasarte-Oriako gainontzekoak animatzea da helburua. Deialdia zabalik dago, eta izena eman nahi dutenek 943-37 14 48 telefonora deitu edo ttakun@ttakun.eus helbidera idatzi dezakete, baita udaleko euskara zerbitzuan ere. Ahobizi eta Belarriprest gisa izena emateko epea aurrerago irekiko da.
Hizkuntza ohiturak astintzen jarrai dezagun! Aurten ere euskaraz lasai aritzeko guneak, han eta hemen!!