2022/05/18 19:00 - 20:30

Jaia

Euskararen Maratoialdiaren aurkezpena

Euskararen Maratoialdiaren aurkezpena
Manuel Lekuona Kultur Etxea, Lasarte-Oria

COVID-19ak eragindako osasun egoera medio, "merezitako baldintzetan" ospatu ahal izateko, Lasarte-Oriako euskararen festa handia atzeratzeko erabakia hartu zuten Ttakun Kultur Elkarteak eta Udalak iazko maiatzean. Orain, sei urteren ostean, herriko euskararen jairik handiena bueltatuko da herrira. Hilaren 18an aurkeztuko dute aurtengo edizioa, kultur etxeko auditorioan eta 19:00etan. Herritarrak bertaratu daitezen nahi dute antolatzaileek.