1. 'Dena amaitzen denean'
Lierni Rekondo zutabegileak iritzi artikulua bertso bidez egin zuen apirilean, itxialdi betean.
2. Koronabirusaren informazioari buruzko kanal berezia
Martxo erdialdean alarma egoera indarrean sartu zenetik, Txintxarri aldizkariak kanal berezi bat sortu zuen haren web-orrian, COVID-19aren inguruko informazioa biltzeko.
3. 'Euskaraldiko txapak non, noiz eta nola jaso ditzaket?'
2.000 herritar baino gehiagok hizkuntza ohiturak astindu zituzten azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ahobizi edo belarriprest txapa jasotzeko informazioa biltzen zuen albisteak interesa piztu zuen.
4. Kanal berezia: Ttakun KEk antolatutako Haurraren Eguna
Haurraren Eguna izeneko ekimena antolatu zuen Ttakun Kultur Elkarteak. Apirilean lehenengoa, eta ekainean bigarrena. Ekintzak, materiala, bideoak...jasotzeko, kanal berezi bat sortu genuen.
5. 'Zenbait udaltzainen jarrera dela-eta'
Herritarrek eskutitzak bidali ohi dituzte erredakziora. Maiatz erdialdean iritsitako hori izan zen pasa den urteko irakurriena.
6. 'Ttakun KEren Udako Txokoetako begirale taldearen idatzia'
Uztail amaieran idatzi bat plazaratu zuten Ttakun KEren Udako Txokoetako begiraleek, bizi zuten egoeraren berri emanez.
7. 'Berrogeialdia arintzeko, kantujira birtuala'
Etxean konfinatzera behartu gintuztenetik astebete pasa ez zenean, Xumelakidz taldeak iragarri zuen kantujira birtual bat egingo zuela, itxialdi hori arintzen saiatzeko. Gogotsu hartu zuten ekimena herritarrek, horri buruzko albistea irakurrienetako bat izan baita.
8. Kontzertua eta elkarrizketa
Maialen Aristegi Letamendia kantautore gazteak kontzertua eskaini zuen TXINTXARRI-ren irakurleentzako, bere gelatik. Elkarrizketa ere eskaini zuen.
9. 'Xirimiri elkarteari bi kontu enbargatu dizkio Auzitegi Nazionalak'
Apiril amaieran jakinarazi zuen Xirimiri elkarteak bi kontu enbargatu zizkiola Auzitegi Nazionalak, Herriko tabernen auzia izenez ezagutzen den kasuaren baitan.
10. Pako Bergara irakaslearen agurra, bertsotan
40 urtez herrian irakasle lanak egin ostean, erretiroa hartzeko garaia iritsi zitzaion irailean Pako Bergarari. Bertso batzuk prestatu zituen Lasarte-Oriari eta ikasleei agur esateko.