Aski ezaguna da Xumela korua herrian: badaramatzate hainbat urte bertako kideek hango eta hemengo bazterrak kantuz alaitzen. Lasarte-Oriako belaunaldi gazteek antzeko egitasmo bat sortu dute berriki: Xumelakidz. Xirimiri elkartean egin dute aurreneko saioa, afari eder baten bueltan. Denbora batean ezingo dute halakorik errepikatu, Covid-19 birusak sortutako larrialdi egoera dela eta.
Horrek ez ditu gazteen animoak itzali, ordea: kantujira saio bat egingo dute bihar eguerdian, 12:00etan hasita, birtualki, Jitsi Meet aplikazioa erabilita. Talde bat sortu dute: bertan sartu beharko dute parte hartu nahi duten herritarrek. Kantujira egin bitartean lepoan zapi bat jartzea proposatu du Xumelakidzek.
Kantujirako abestiak: