EUSKARALDIA 2020

Euskaraldirako txapak non, noiz eta nola jaso ditzaket?

Txintxarri Aldizkaria 2020ko aza. 13a, 06:30

Ostiral honetan hasiko den Euskaraldian ahobizi edo belarriprest izango bazara, rol hori hartu duzula adieraziko duen txapa jaso behar duzu. Artikulu honetan topatuko duzu horri buruzko informazio guztia.

Artikulu honen titularrera eraman dugun galdera hori egin badiozu zure buruari, lasai, hemen topatuko baituzu Euskaraldirako txapa jasotzeari buruzko jakin beharreko guztia.

Non jaso dezaket txapa?

  • Okendo plazan edo, eguraldi txarra egiten badu, Loidibarren pilotalekuan.

Noiz?

  • Azaroak 19, ostegunarekin, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.
  • Azaroak 20, ostiralez, 10:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 19:00etara.

Nola?

  • Mahaiak abizenka egongo dira antolatuak. 2018ko edizioan parte hartu duzuen lasarteoriatarrok eta dagokizuen txapa ordutik duzuenok ez duzue berria jaso beharrik.
  • Gomendatzen dizuegu norberaren txapa jasotzeaz gain, hainbat kiderena ere jasotzea: etxekoena, lagunena...
  • Photocall-ean argazkia atera ahalko duzue txapa jaso eta gero.

Pandemiak eragindako egoera tarteko, antolatzaileek neurriak hartuko dituzte: garbiketa, distantziak eta abarrak.