Handik gutxira, gure alaba behin eta berriz txirrina jotzen esnatu zuten, eta atea irekitzean udaltzainak zirela ikusi zuen. Galdetzen hasi zitzaien bere aita etxean al zegoen, bakarrik ote zegoen… Gure etxean sartu ziren , gure alaba izutuaren galderei jaramonik ere egin gabe, (distantzia sozialik zaindu gabe, maskararik gabe, eskularrurik gabe) eta balkoira joan ziren argazkiak atera zizkieten toki bera zen ala ez egiaztatzera. Irtetean, alabari esan zioten mehatxu eginez aitari esateko argazki hori whatsapp, sare sozial edo egunkarietan ikusten bazuten epaitegira eurek pertsonalki eramango zutela.
Udaltzainek edozein herritarrek dituen eskubide eta betebehar berberak dituztela uste dut benetan, baina, era berean, uniforme hori eramateak betebehar moral bat dakarrela berarekin ere uste dut: herritarrei eredua ematearena.
Taberna baten kanpoaldean kafe bat zutik hartzea, zuena ez den etxe batean sartzea, maskararik gabe, eskularrurik gabe, distantzia sozialik zaindu gabe, beste herritarrok egin ezin ditugun jarrerak dira gaur egun.
Beraz, zintzotasun eta apaltasun pixka bat besterik ez dut eskatzen gauzak ondo egiten ez direnean, eta ez egun horretan erabilitako harrokeria eta jarrera mehatxagarria.