Udako Txokoak Udako abentura Lasarte-Orian! Hiru hamarkada igaro dira Ttakunek herriko txiki zein gazteei aisialdi eskaintza zabaldu zienetik, eta, aurten ere horrela izango dela esateak asko pozten gaitu! Euskarazko aisi erakargarria osatu baitugu uda honetarako ere. Aurreko urteetako esperientziatik abiatuz, segurtasun neurriak errespetatuz eta momentuan dauden araudien arabera egingo diren UDAKO TXOKOAK eskainiko ditugu. Hiru abenturatan banatuko dira aurten! HH3-HH4, HH5-LH2, LH3-LH6, adin tartekako taldean izango dira Orrialde honetan aurkituko dituzu eskaintza horri dagokion informazioa zein izena emateko bidea
Baserriko jaialdi ederra egin dute Udako txokoetako txikiek

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 26 Euskara

Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Udako Txokoetako txikiek ederki hasi dute azken astea. Gaur Baserriko jaialdia izan dute Okendo plazan. Piratik, kirolariak... denetariko mozorroak izan dira. HH3 eta HH4 mailako haurrek dantzari finak direla erakutsi dute.

Gora San Fermin!

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 07 Kultura

Hasi dira aurtengo txokoak!

Txintxarri Aldizkaria 2022 uzt 04 Euskara