Atsobakar egoitzako kideen oparitxoa jaso dute Udako Txokoetako haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 20a, 13:15

Atsobakar egoitzako Koro Dominguez eta Patxi Manchandok bisita egin diete Udako Txokoetako haurrei. Oparitxo eta guzti agertu dira Oriarte Landaberriko estalkira, eta pozik egin diete harrera gaztetxoek. Goxokiak banatu dizkiete, eta tartetxo batez hizketan aritu dira. Muxu ugari bidali dizkiote elkarri, agurtu aurretik.