Altxa ditzatela eskuak gaurko desfilean primeran pasa dutenek!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uztailaren 15a

Talde bakoitzak gai bat hartuta mozorrotzeko, Ttakun Kultur Elkartearen Udako Txokoetako haur eta begiraleek desfile koloretsua egin dute erdigunean barrena. Bazterrak alaitu eta gero, zenbait koreografia dantzatu dituzte Okendo plazan, guraso eta lagunen aurrean. Astea ixteko modu hoberik bururatzen zaio norbaiti? Altxa ditzatela eskuak gaurko desfilean primeran pasa dutenek!

Erlazionatuak