Begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du Ttakun KEk

Udako Txokoetan eta Udalekuetan begirale gisa lan egin nahi duten herritarrentzat zabalik dago eskaera egiteko epea.

Hemezortzi urte edo gehiago badituzu eta udara honetan begirale izan nahi baduzu, bete eskaera-orria eta bidali maiatzaren 2a baino lehen. 

Baloratuko da:

  • Begirale edo zuzendari titulua.
  • EGA edo baliokidea den agiria. 
  • Ikasketak.
  • Lan esperientzia.

Beharrezkoa da:

  • Sexu delitua egiteagatik aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.      

Eskaera orria eskuratzeko:  https://labur.eus/ttakunbegiraleak2022

Harremanetan jartzeko: begiraleak@ttakun.eus | Geltoki 4  Lasarte-Oria | 943 37 14 48