Hasi dira aurtengo txokoak!

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 4a, 10:14

San Pedro Jaiak bukatu berri dira, baina horrek ez du esan nahi herritarrek ongi pasatzeko aukera gehiago izango ez dutenik! Etxeko txikienak, esate baterako, gaurtik hasi eta hilabete bukaerara arte hamaika abenturatan murgilduko dira, Ttakun Kultur Elkarteak antolatu dituen udako txokoetan. Urtero bezala, egiten dituzten jardueren jarraipena egingo du TXINTXARRI-k.