Ur jolasetan aritu dira, beroari aurre egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2022ko uzt. 13a, 13:14

Atsobakar parkean ibili dira gaur goizean Udako Txokoetako gaztetxoak. Beroari aurre egin nahian, ur jolasak egin dituzte. Iturrian bete dituzte palankanak, eta burutik behera, gustura jaso dute ur txorrota. Fresko-fresko ibili dira, jantziak blai. Ur pistolak ere erabili dituzte elkar zirikatu eta bustitzeko. Horiek urarekin jolasean aritu diren bitartean, beste taldetxoak saskibaloian jolastu dira. Giro bikainean igaro dute denek ostegun goiza.