Saretzen izeneko proiektua EiTB komunikazio taldeak eta Tokikom tokiko hedabideen bateraguneak aurrera eramaten dute, datu kazetaritza balioan jarri eta intereseko gaiak sakon lantzeko. Bost informazio kolpe eman dituzte orain arte: demografia, immigrazioa, eguraldia, banketxeak eta maskotak.
Demografia eta maskotak izan dira TXINTXARRI-k jorratu ahal izan dituen gaiak, horiei buruzko datuak herrira ekarrita.
Etxeko animaliak izan ditu aztergai Saretzen egitasmoaren laugarren kolpeak. TXINXTARRI-ko lantaldeak Lasarte-Oriako etxe abereen zenbait jaberen lekukotzak bildu ditu