MASKOTAK

Setter ingelesa da txakur arraza ohikoena Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2024ko ira. 27a, 10:00

Setter ingeles bat, jesarrita. Argazkia: Wikimedia Commons.

Lasarte-Oriako txakurrak zein arrazatakoak diren jakiteko EAEko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrera jo du TXINTXARRI-k. Ohikoena, nabarmen gainera, setter ingelesa da: 279 daude erregistratuta.

Hurrengoak dira Yorkshire terrier-a (118), border collie-a (113), bitxon maltarra (88), artzain txakur alemaniarra (72), euskal artzain txakurra (53), labradore retriever-a (52), cocker spaniel ingelesa (50), kanitxea (49) eta boxer-a (43). Hamar nabarmenenak horiek izanda ere, ehundik gora mota desberdinetako txakur bizi dira gure herrian gaur egun: arratoi txakur andaluziarrak, dalmatak, bulldog frantsesak, galgoak, ur txakurrak, pitbullak... eta beste asko.