Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak iragarri dute urriaren 18an ospatuko dutela Euskal Jaia. "Indartu" egingo dute, berriz ere festa "herrikoi, parte hartzaile eta irekia" izan dadin eta lasarteoriatarren agendetan toki berezia izan dezan. Ekimen horren gaineko informazio, kronika, argazki galeria eta bideoak bilduko ditugu atal berezi honetan.
BIDEO LABURPENA
Euskal Jaiak emandakoa gogoratzen

Txintxarri Aldizkaria urr 22 Euskara

Hura eguna larunbatekoa! Nostalgia sentitzen dugu TXINTXARRI-ko lantaldekook, primerakoa izan zen Euskal Jaia! Goizetik iluntzera arte kalean ibili ginen zuekin batera, argazkiak ateratzen eta bideoak grabatzen. Egunak eman zuena jaso dugu ikus-entzunezko honetan.