Publiko zabalari zuzendutako egitaraua "erakargarria" dakar Euskal Jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2025ko urr. 13a, 13:32

Txistularien goizeko dianak emango dio hasiera aurtengo Euskal Jaiari, eta Gozategiren musika emanaldia izango da eguneko azken jarduera. Tartean, askotariko adin eta gustuen neurrira egindako ekimen ugari antolatu dituzte, horiek guztiak herritarren gozamenerako

Honako hau da egitaraua, orduz ordu

  • 10:00etan, diana Hamaika doinu Lasarte-Oriako txistulari taldearekin | Herrian barrena
  • 10:50ean, Euskal Jaiaren hasiera txalapartariekin | Okendo plaza
  • 11:00etatik 14:00etara, Dinagu azoka Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizleekin | Okendo plaza
  • 11:00etan, kantu jira Xumela koruarekin | Herrian barrena
  • 11:00etatik 12:30era, 'Tantoz tanto, bertsoz bertso' ekimena | Trinketea
    • Erraketarekin: Aritz Solano - Unai Arruti eta Iker Artetxe - Iban Vazquez
    • Eskuz binaka: Jon Pello Artetxe - Julen Urruzola eta Ibon Taberna - Julen Chiapuso
    • Bertsotan: Unai Gaztelumendi eta Eli Pagola
  • 12:30etik 14:00etara, herri kirolak | Kale Nagusia
    • Proba mistoa
    • Okerra harriarekin erakustaldia
  • 14:00etatik 14:30era, herriko euskara eragileei aitortza | Okendo plaza
  • 14:30ean, herri bazkaria, zikiro jatea | Askatasunaren plaza
  • 16:15ean, Mikel Bermejoren bakarrizketa | Askatasunaren plaza
  • 17:00etan, toka txapelketa | Okendo plaza
  • 17:00etatik 18:30era, buruhandi eta erraldoiak LOZETen eskutik | Herrian barrena
  • 18:00etatik 21:00etara, talo postua barrikotearekin | Okendo plaza
  • 18:30etik 19:30era, plaza dantza saioa Erketz EDT eta plaza dantza taldeko kideen eskutik | Okendo plaza
  • 19:30etik 21:00etara, poteo musikatua, Oaintxe in deu! txarangako kideekin | Herrian barrena
  • 20:00etatik 21:00etara, Kukai Dantza Taldearen 'Txalaparta' emanaldia | Manuel Lekuona Kultur Etxea
  • 21:0etatik 22:30era, Gozategi taldearen musika emanaldia | Okendo plaza