Goizeko txandari lekukoa hartuta, Mikel Bermejo bakarrizketan aritu da bazkaloste dagoeneko alaia gehiago animatzeko asmoz. Herriko kontuak eta Madrilgo bizipenak oinarri, bazkari herrikoiko mahaikideak barrez lehertu ditu. Hori ez ezik, bertara gerturatutako herritarrak ere bere bitxikeriekin algaran aritu dira.
Pozak poz, mahaietatik at jarraitu du bazkalosteko giroak, toka txapelketan. 38 parte hartzaile jokatu dira, eta tentuz, baina umoretsu saiatu dira makilari diskarekin ematen. Askok ez dute punteria onaren jabe direnik erakutsi. Hortaz, norbaiten tiroak burniaren aurka soinu xelebrea sortzean, ingurutatuko publikoak bizki ospatu du trebetasuna.
Alaitasunaren ildotik, LOZETeko buruhandiak eta erraldoiak irten dira, Okendo Plazatik. Kale Nagusian barrena aritu dira. Publikoa mordoa batu zaie. Kurioski, erraldoi bereziak, ere. Izan ere, herritar batek TXINTXARRIri kontatutakoaren arabera, erraldoi berezia sortu du, bilobaren urtebetetzearen harira. Bilobak, noski, erraldoi hori kalera atera du, larunbat arratsaldean, eta lagunekin batera, harekin disfrutatu du.
Egun luzearen erritmoan jarraitzeko, arratsaldetik gauera arte, talo postua izan da, Okendo plazan. Askotariko taloak egin dituzte. Arrakastatsuenak, txokolatezkoak eta txistorrazkoa. Barrikotea ere izan da, hots, sagardoa edateko tartea.
Enparantza berean, plaza dantza taldeak eta Erketz EDTk plaza dantza saio erraldoia eraman dute aurrera. Okendo kasik osorik harturik, gogoz aritu dira dantzan. Binaka, banaka. Askotariko dantza motaz disfrutatu dute. Dantzarekin sortutako girotik tiraka, Oaintxe in deu! txarangak emanaldia eskaini du, Okendo plazan hasi eta bertako inguruetatik.
Azken momentuko gaixotasuna dela-eta, Kukai Konpainiaren Txalaparta emanaldia kantzelatu egin da. Hortaz, azken hitzordua Gozategi taldearen kontzertua izan da. Plaza beterik, oriotarren doinuen kalejira ugari sortu dira, eta kanta ugarietan. Batzuetan, kalejirek txoke egin dute, baina umoretsu, parte hartzaileek barrezka aurrera jarraitu dute. Nola ez, fandangoa eta arin-arina ere dantzatu dira, eta betiko kantuak entonatu ere, nolabait hurrengo urteko Euskal Jaiari begira,