Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak iragarri dute urriaren 18an ospatuko dutela Euskal Jaia. "Indartu" egingo dute, berriz ere festa "herrikoi, parte hartzaile eta irekia" izan dadin eta lasarteoriatarren agendetan toki berezia izan dezan. Ekimen horren gaineko informazio, kronika, argazki galeria eta bideoak bilduko ditugu atal berezi honetan.