'Piztu! Sugarra gu gara' lelopean aurrera eramango dugu 11. Euskararen Maratoia, ospakizun ekitaldia baino askoz gehiago izango dena: euskararen sutondoan elkartu eta hizkuntza hori lau haizetara zabalduta komunitatea areagotu, saretu eta trinkotzeko ariketa erraldoia gauzatuko dugu urriaren 17an eta 18an. Horrekin zerikusia duten eduki guztiak dituzue eskura atal berezi honetan.
Katilu bete hitz, hausnarketa eta barre izango dituzte Esnatu! kafe-tertulian

Txintxarri Aldizkaria ira 14 Euskara

Kafe bat hartu bitartean, modu goxo batean, euskarari plaza ematea da Esnatu! kafe-tertulia ekimena antolatu dutenen asmoa. 11. Euskararen Maratoiko jarduera nabarmenetako bat izango da, urriaren 18an aurrera eramango dutena, 09:00etatik 13:00etara. Mimoz prestatu dute Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuko teknikariek eta herritarrak animatu dituzte izena ematera.