Urriaren 17an eta 18an izango da 11. Euskararen Maratoia, euskararen aldeko herri ekimen erraldoia. Udala, Ttakun Kultur Elkartea eta zortzikoteko kideak buru-belarri prestatzen ari dira egitaraua eta baita bestelako kontuak ere, esaterako, abestiak. 'Piztu!' izeneko kantuaren bideoklipa kaleratu dute eta letra ikastearekin batera dantza egin nahi dutenek horretarako aukera dute.