Berriki aurkeztu dituzte urriaren 17an eta 18an aurrera eramango duten euskararen aldeko ekimenaren zortzikotea, leloa (Piztu! Sugarra gu gara) eta logotipoa. Horrekin batera, bi abestietako baten koreografia erakutsi dute. Beste kantuari buruzko xehetasunak aurrerago partekatuko dituzte.