EUSKAL INAUTERIEN ESANAHIA ETA ZENTZUA ULERTZEKO IPUINA
Egitaraua
- 16:45etatik 18:30era, Oriarte Landaberri institutuko patioan, Euskal Inauteriak ospatzen hasiko dira: txokolate jana, dantzak, erromeria eta istorioaren aurkezpena egingo dituzte.
- 17:30etik 18:45era, Antonio Mercero gune alboko karpan, 9 eta 12 urte arteko gaztetxoentzako mozorro festa egingo dute.
- 18:45etik 19:30era, Euskal Inauterien bigarren zatia egingo dute: txantxoak Okendo plazara helduko dira, erromeria egingo dute eta Kaxkamalo gaiztoa sutan erreko dute. Bitartean, ikus-entzuleak testuinguruan jartzeko azalpenak emango dituzte antolatzaileek.
- 19:45etik 21:15era, Antonio Mercero gune alboko karpan, 13 eta 16 urte arteko nerabeentzako mozorro festa egingo dute.