Gizaki itxura hartuko dute basoan bizi diren txantxoek bihar, gure herrira etorri eta lasarteoriatarrekin ituna berritzeko: ordain baten truke, zin egingo dute urtebetez gaitzik ez eragin eta uztak ez hondatzea. Ospakizun horretan parte hartuko dutenak dotore azal daitezen, urteak daramatza txantxo jantziak egiteko tailerra egiten Ttakun Kultur Elkarteak, udalarekin lankidetzan eta Ione Artola jostunaren eskutik.