Herritarrek estimua diete Zabaletako jaiei, besteak beste, udaran etorriko den gozamen garaiaren aurrekari delako, txosnaz txosna eta jaiez jai ibiltzeko entrenamendu eta atariko ezin hobea. Horrez gain, kategoriako festak dira, auzotarrek mimo handiz prestatzen dituztelako programa eta auzoa koloreztatzen dituzten jarduerak, inklusioan oinarrituta eta inor ahaztu gabe. Sei egun iraungo duten festek ematen dutena jasoko dugu kanal berezi honetan.
Sagardo festa, aurtengo berrikuntza nagusietako bat

Txintxarri Aldizkaria mai 31 Gizartea

Aurrera doaz Zabaletako jaiak eta gaur eguerdian aurtengo programako ekimen berrietako bat aurrera eraman dute plazan: sagardo festa. Inguruko baserrietako edariak ekarri eta zerbitzatu dituzte, edalontzia erosi eta dastaketa egitera animatu direnen gozamenerako.