Hasi dira Zabaletako jaiak!

Txintxarri Aldizkaria 2025ko mai. 27a, 19:53

Haurren txupinazoa jaurti, dozena bat gaztetxoren artean pregoi ederra irakurri eta berehala zer-nolako talentua erakutsi dute bakarka edo taldeka plazako oholtzara igo direnek. Bitartean, sekulako ilara egon da kamisetak serigrafiatzeko postuan eta bertan jardun diren auzotarrak jo eta su aritu dira, kolore eta tamaina guztietako elastiko dotoreak egiten. Bost egun dituzte aurretik bizilagunek horiek jantzi eta hasi berri diren festak are gehiago koloreztatzeko.

Egitaraua

Hilak 28, asteazkena

  • 18:00etatik 20:00etara, haurrentzako jolasak; eskulanak.
  • 19:00etan, erraldoien entsegua, plaza alboko errepidean.
  • 20:00etan, goxorraketak, buruhandiak eta festetako dantzak.

Hilak 29, osteguna

  • 18:00etatik 20:00etara, haurrentzako jolasak; apar festa.
  • 19:00etatik 20:30era, pintxo-potea.
  • 19:30ean, batxata (entsegua).
  • 20:00etan, goxorraketak, buruhandiak eta festetako dantzak.

Hilak 30, ostirala (Teresa Sorgiñaren jaitsiera)

  • 17:30ean, haurren aurpegi margoketa. Ondoren, goxorraketak eta buruhandiak.
  • 18:45ean, Teresa Sorgiñari ongietorria. Porrotx eta Marimototsek emango dute jaietako pregoia, Jalguneko lagunek dantza egingo dute eta Sorgin Dantza herrikoia dantzatuko dute.
  • 21:00etan, helduen afari auzotarra, norberak berea eramanda.
  • 23:00etan, Kukuka eskolako Euskal Dantza Sorkuntza modalitateko ikasleen emanaldiak.
  • 00:00etan, akelarre ikuskizuna.
  • 00:30etik aurrera, Marte Lasarte eta Txiskeroak taldeen kontzertuak.

Hilak 31, larunbata

  • 09:00etan, diana.
  • 11:00etan, saskibaloi partidak.
  • 11:00etan, margoketa tailerra eta txokolate jana.
  • 11:00etan, Xumela koruko kideak eta Earra! bertso eskolako lagunak auzoan barrena ibiliko dira.
  • 12:00etan, auzoko zaharrei omenaldia.
  • 12:30ean, sagardo festa.
  • 15:30ean, Joxe Migel Aranzadiren omenezko XVI. Mus Txapelketa, Caddie tabernaren laguntzarekin.
  • 17:00etan, LOZET elkarteko buruhandi eta erraldoiak, dultzaineroekin batera.
  • 17:30etik 20:00etara, pilota txapelketako finalak eta Arranopola gazte txarangaren saioa.
  • 20:00etan, goxorraketak eta buruhandiak.
  • 21:00etan, herri afaria.
  • 23:50ean, LOZET elkartearen zezensuzkoa.
  • 00:00etan, Auskalo taldearen eta DJ Fantasiaren kontzertuak.

Ekainak 1, igandea

  • 09:00etan, diana.
  • 10:30etik 11:00etara, patata tortilla txapelketa, Avenida taberna-jatetxearen laguntzarekin.
  • 11:00etan, Kukuka eskolako Euskal Dantza modalitateko ikasleen emanaldiak.
  • 12:00etan, herri kirolen erakustaldia: Xabat Olaizoal eta Beñat Telleria.
  • 12:00etan, Oaintxe in deu! txarangaren emanaldia.
  • 12:00etan, LOZET elkarteko buruhandi eta erraldoiak.
  • 13:00etan, proba misto nagusia.
  • 14:30ean, herri bazkaria. Ostean, bingo aldrebesa, txaranga, eta Anuk eta Eleneren emanaldia.
  • 17:30ean, toka txapelketa herrikoia.
  • 18:00etatik aurrera, dantza gidatuak, Ttipikaren eskutik.
  • 20:30ean, azken traka eta Teresa Sorgiñari agurra.