Aurtengoari agur esateko prest

Txintxarri Aldizkaria 2025ko eka. 1a, 20:30

Laister Teresa Sorgiñak mendirako bidea hartuko du, eta ez da hurrengo urtera arte berriro jetsi. Alabaina, bien bitartean, Zabaleta auzoko kideek jaietako azken momentuak gogotik aprobetxatu dituzte, igande arratsaldean. Aukeran, ongi pasatzeko ekimen asko izan dira; toka txapelketa eta dantza gidatuen saioa Ttipika taldearen eskutik. Tokan askotariko adinetako pertsonak aritu dira; zenbait haurrek parte hartzeko erreguka aritu dira. Dantzan, kontu bera. Txiki zein heldu; borobilean, bakarka ala bikoteka, arin aritu dira.