Udako Txokoak!! "Aisialdia gurian, hezigarria eta herrian". Aurtengo udan ere Ttakun Kultur Elkartearen Udako Txokoak izango ditugu eta horretarako izena emateko epea zabaltzera goaz.
Etxeko ttikiek eta gaztetxoek aukera paregabea izango dute udan euskaraz, herrian eta elkarrekin aritzeko!
Izena emateko epea, asteartea, martxoaren 25an (10:00etan) irekiko dugu.
Okendo plazan beharrean, Oriarte Landaberri institutuko estalkian egin behar izan dute apar festa, baina haurrei nahiz begiraleei ez zaie batere axola izan; ederki pasa dute.