Txokoetakoek festetako txupinazoa bota dute Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2025eko uztailaren 17a

Topaketa ederra egin dute gaur Ttakunen udako txokoetako haur eta begiraleek, herriko zenbait eragilerekin elkarlanean. Auskalo erromeria taldeko, Kukuka eskolako eta Sorgin Jaietako kideekin festa koloretsuak prestatu dituzte goizean zehar; txupinazoa Okendo plazan jaurti dute.