Dantzaz eta kantuaz gozatu dute agureek zein haurrek

Txintxarri Aldizkaria 2025ko uzt. 24a, 15:35

Ttakun Kultur Elkarteko udako txokoetako gaztetxoak Atsobakar egoitzako agureak bisitatzeko. Porrotx pailazoarekin eta Arroizko eta Uharteko Jota Eskolako Jon Zabaletarekin batera, jai alaiaz gozatu dute. 

Hamaiketarako ordua gerturatuta, Ttakun Kultur Elkarteko udako txokoetako gazteak Atsobarreko egoitzara joan dira. Bertako egoiliarrak eta Eguneko Zentroko lagunak euren esperoan ziren, eraikin berriaren gela batean.

Musikarekin batera, dantzan aritu dira agureak zein haurrak, pailazoa gerturatu bitartean. Halako batean, begiraleek etxeko txikienei lurrean esertzeko esan, eta Porrotx agertu da. Neska-mutilek irribarrez egin diote harrera. Ikuskizunarekin hasteko, Arroizko eta Uharteko Jota Eskolako Jon Zabaletak jota bat kantatu du. Jarraian, pailazo lasartearrak hainbat kantu abestu ditu, Hugo Amilek trikitixa jo duelarik. Haurrek gogotik dantzatu eta abestu dute, baita agureek ere. Zahar batzuk zutik igaro dute emanaldia, dantzan eta kantan. Gaurko festarekin denona eta denontzako den gure herriaren zazpi koloreak erakutsi dizkie, eta amaieran, Pirritx egindako oparia banatu; posterra. Jaialdiarekin bukatzeko, talde argazkia egin dute. 

Erlazionatuak